lunes, 30 de septiembre de 2019

Musika-tresnak Antzinaroan

Haizezko musika-tresnak Antzinaroan:

Aulos-a oso musika-tresna berezia zen, tutu bikoitza zuen eta.




Hodi organoa edo Hidraulis urarekin funzionatzen zuen organoa zen.




Pan Txirularen kondaira Greziako mitologian.

Egiptoko musika-tresnak...

Musikoterapiari buruzko lotura honetan adibide batzuk agertzen dira zuen lana garatzeko. Irakurri arretaz.

http://euskaljakintza.com/musikoterapia/

lunes, 23 de septiembre de 2019

Antzinaroko musika tresnak

Antzinaroko musika-k garrantzi handia izan zuen Egipton, Grezian, Erroman eta Mesopotamian. Greziatik dator mousiké hitzak eta barruan sartuta zegoen poesia, dantza eta musika. Platonen arabera, hezkutzaren oinarria zen eta musika lehenengo idazkera agertu zen modu alfabetikoan idatzita.
Musika-tresna inportanteenak ziren: Arpa,lira, zitara,aulos (txirula bikoitza), krotala (kriskitinak), zinbalak, sistroa, tympanon(danbor mota bat)

Egipton musikaren funtzioa desberdina zen, erabiltzen zuten zirimonia erlijiosoetan, esaterako edo bizitzako etapa desberdinetan. Musika-tresnak ziren: Arpa, lauta, lira, sistroa,tronpeta naturala, organo hidarulikoa (hidraulis). Pitagoras-ek greziako matematikoak, tenplu egipzioetan osatu zuen bere hezkuntza eta eskala bat asmatu zuen zenbakiekin.

Erroman, Greziako eta Egiptoko kultura hartu zuen. Musikariak oso baloratuak ziren eta antzerkietan eta tragedietan erabiltzen zuten musika laguntzeko, baita ekintza militarretan ere. Musika tresnak: pandereta, tibia (hezur-txirula), tronpetak eta ambaloak (plater txikiak)

Adibidea:
Seikilosen epitafioa mendebaldeko partiturarik antzienetarikoa da.


domingo, 15 de septiembre de 2019

1. ebaluazioa: Historiaurrea eta Antzinaroa

Atal teorikoa: Musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator.

Antzinako 9 Musak Zeusen eta Mnemosineren alabak ziren eta laguntza ematen zitzaion gizakiari sormena lortzeko. Haiek ziren:
  • – Calíope: Ohoragarriena eta nagusiena da. Poesia epikoaren eta heroikakoaren Musa da. Bere izena-k"Ahots ederra" esan nahi du eta ereinotz koroarekin agertzen zen beti. Poeta handien Musa da.
  • – Terpsícore:  Dantzaren Musa eta babeslea da. Agertzen da beti dantza egiten airean.
  • – Erato: “Adoragarria” ezizena du, Poesia erromantikoa eta lirikoaren Musa da. Normalean lira batez agertzen da.
  • – Talía: Komedia eta artzain-poesiaren  Musa da. Artzain maskara zuen eskuan eta makila. Bere buruan lore basati koroa zuen. 
  • – Urania: “Zerukoa”; Astronomiaren eta Filosofiaren Musa da. Konstelazioen eta izarren babeslea zen. Eskuetan zituen matematikako tresnak, besteak beste.
  • – Clio: “Fama eta ospea ematen zuena”; Historiako eta Arte Ederretako Musa zen. Ereinotz koroa zuen buruan eta eskuan luma bat eta liburua. 
  • – Euterpe: Musika instrumentalaren musa eta musikarien babeslea zen. Txirula batez eskuan agertzen zen eta lore girlanda batekin.
  • – Melpómene: Tragedia eta arte lirikoaren Musa zen. Urrezko koroa zuen buruan eta daga eta errege makila zuen eskuan.
  • – Polimnia: Memoria eta arte mimikoaren musa zen. Erretolika eta ereserkiaren Musa zen. Bere eskuan eutsi zuen errege makila bere elokuentzia erakusteko.
Zer Musa da?
Praktika:Scarborough Fair XII.mendeko Ingalaterrako kanta herrikoa da.Bertsio desberdinak daude, baina beharbada ezagunena "El graduado" pelikulan agertzen dena da,"Simon eta Garfunkel" abestutakoa.







domingo, 8 de septiembre de 2019

AGURRA. IKASTURTE 2019/20












AGURRA-GALDETEGIA

IZENA, NONGOA ZARA, ZALETASUNAK,
ZER MUSIKA MOTA GUSTATZEN ZAIZU? ADIBIDEZ...
 JOTZEN DUZU MUSIKA-TRESNA BAT TXIRULA EZTIA APARTE? IKASTEN DUZU MUSIKA NONBAIT?
 KONTZERTU BAT IKUSI DUZU ZUZENEAN? NON?
 ZURE ETXEAN ENTZUTEN DUTE MUSIKA NORMALEAN?, ZER MUSIKA MOTA?