sábado, 30 de noviembre de 2013

Gabonetako musika-moldeak

Betidanik bilantziko musika-moldea lotuta egon da Gabonetako ospakizunekin, baina, benetan beti izan ote da  Gabonetako Kanta? Ez.
XVI. mendean, hau da, Berpizkundean, bilantziko izeneko musika-molde bat zegoen, amodiozko kantak edo kantu profanoak egiteko.
Konposizio bokala da eta askotan egiten da taldeka, abesbatzekin.

Hator, hator, Alaken, Din dan don, Bake gaua, esaterako, dira ospetsuenak.

Gabonetan, oso famatua da Urteberriko kontzertua. Vienako Orkestra Filarmonikoak urtero irratian edo telebistan jarraitzen  da zuzenean.

Kontzertu hau 1941eko urtarrilaren 1az geroztik egiten da. Martxak, baltseak eta polkak entzuten dira. Batzuetan, dantzariak agertzen dira antzokian eta publikoen artean ikuskizuna egiten dute.

Kontzertua beti amaitzen da Radetzky martxarekin eta Vienako entzuleak txaloka hasten dira erritmoa markatuz.



martes, 26 de noviembre de 2013

HARI IGURTZIZKO MUSIKA-TRESNAK



Kontrabaxua hari igurtzizko musika-tresnarik baxuena da. Zutik jotzen da, batzuetan eserita aulki altuan. Ia 2 metroko altuera duen musika-tresna da. Konparatu biolontxeloarekin.

Entzun biolinaren soinua Filme honetan. Nolakoa da garaiera?
Alderatu kontrabaxuarekin. Zein dira ikusten dituzun desberdintasunak?



Begira ezazu biolaren tamaina. Tamaina honen arabera, nolakoa da Tonua edo Garaiera zure ustez?