sábado, 28 de septiembre de 2013

Kutsadura akustikoaren emaitzak eta iritziak

KUTSADURA AKUSTIKOA   // IRITZIAK



DBH-ko 1. mailako ikasleek diote:

  • Ados gaude:zarata poluzioa da eta beharrezkoa da murriztea.
  • Klasean egon behar dugu  isiltasunean, ikaskideak eta irakasleak errespetatzen giro lasaigarria lortzen da.
  • Posiblea da gure institutuko barneko zarata murriztea ,egoera gero eta osasungarriagoa izateko.
  • Besteengan pentsatzea komenigarria da eta zarata murriztea, orokorrean, edozein lekutan.








KUTSADURA AKUSTIKOARI BURUZKO AKORDIOAK


Zarata murriztea gelan: irakasleak hitz ehiten duenean, errespetua erakustea.
Mugimendu urduriak saiatu kontrolatzen: mahai gaineko objektuekin, esaterako.
Ez oihukatzea ezta gelan ezta institutuaren barruan ere.













Loturak:http://www.cruzrojamadrid.org/que_hacemos/medioambiente/salud_ambiental/la_contaminacion_acustica/

domingo, 22 de septiembre de 2013

Kanona


Imitaziozko doinua,  bata bestearen atzean lotzen diren sarrerak musika-molde polifonikoa sortuz kanona da.

Adibideak

1. ariketa





2. ariketa


3.ariketa    


domingo, 15 de septiembre de 2013

Kutsadura akustikoa

 Zarata: Soinu gogaikarri eta ezordukoa, pertsonengan zein taldeetan efektu fisiologiko eta psikologikoak eragin ditzakeena.

Horregatik, esan dezakegu zarata poluzio mota bat dela, baita  giza osasunerako erabat kaltegarria ere.

Zein zarata mota dago zure institutuan?

  1. Barnekoa: korridore eta eskaileratan egiten da, klasean mahaiak eta aulkiak mugitzen, hitz egiten, oiuhak, hitz egiten ozen, esaterako.
  2. Kanpokoa: zirkulazioa, autoen eta ibilgailuen abaidura, auzokideak, umeak jolasten parkean, inguruko hotsak, esaterako.

Arazoa konpontzea gure esku dago, institutuko bizi kalitatea hobetzeko.




Begira ezazu hurrengo dezibelioen taula eta saiatu neurtzen zure institutuaren kutsadura akustikoaren maila taula hau alderatzen.










Perkusiozko musika-tresnak



Perkusiozko musika-tresna asko dago.  Benjamin Britten-ek (1913-1976) , konpositoreak , pianojoleak eta zuzendari ingelesa-k sortu zuen lan berezi bat musika-tresnak bereizteko: Gazteentzako orkestra gida.



1946an, Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, BBC-k telebistako kateak eskatu zion lan didaktiko bat erakusteko gazteei nolakoa zen orkestra sinfonikoa.

Entzun eta ikusi. Saia zaitez musika-tresnak bereizten, batez ere perkusiozkoak.



Hurrengo perkusiozko musika-tresnak afinatuak daude: xilofonoa, marinba, metalofonoa, kariloia, bongoak, tinbala.

Hauek ordea, perkusio afinatu gabea dira: zartailua, klabeak, kriskitinak,kaxa txinatarra, karraskagailua, triangelua, txindatak, sonailuak, krotalosk, koskabiloak, tam-tama, panderoa, dunbala, pandereta eta kaxa.



Badaude ere, beste batzuk, herrialdeen arabera. Gehiago jakiteko, begiratu eta entzun lotura honetan.






Soinuaren parametroak



Soinuan lau parametro edo nolakotasun ditugu:

  1. Garaiera
  2. Iraupena
  3. Intentsitatea edo bolumena
  4. Tinbrea

Zeintzuk dira partitura honetako parametroak?



Garaiera, orokorrean ,baxua da. Notarik baxuena Do nota da eta altuena zein da?

Iraupenaz, zer dakigu? 

Intentsitateari dagokionez, zer adierazten da?

Zein musika-tresna erabiltzen da?

Entzun ezazu Michael Jackson-en interpretazioa.