lunes, 12 de mayo de 2014

Euskal Herriko musika-tresnak


Perkusiozkoak, haizezkoak eta harizkoak daude.Gogoratu musika tradizionala ahoz aho hedatzen dela eta helburu praktiko batekin erabiltzen dela normalean ospakizunetan eta ohituretan.

Musika-tresna desberdinak erabiltzen dira talde desberdinetan, esaterako, dultzaina, alboka, txalaparta edo txistua, bestak beste. Ikusi hurrengo bideoak eta bakoitzaren ezaugarriak aztertu.






viernes, 9 de mayo de 2014

Folklorea eta dantza


Agur Jaunak abestia oso kanta ezaguna da. Agurra egiteko kanta da eta ospakizun askotan abesten da.
Bertsio desberdinak daude. Arretaz entzun  hurrengo emanaldiak.







Fandangoa, zortzikoa, mutildantzak, ezpata-dantzak, biribilketak edo arin-arinak dira Euskal Herriko dantzarik famatuenak. Begira ezazu erne nolakoak diren dantzak, jantziak eta ohiturak.


Areto dantzak dira rock and roll-a, baltsa, merenge, txa txa txa, charleston-a, etab.


lunes, 17 de febrero de 2014

Orkestra motak

Musika-tresnen, estiloaren eta kopuruen arabera orkestra edo musika-talde desberdinak bereizten dira.

Orkestra sinfonikoa, ehun musikari inguru izan ohi ditu lau ataletan banatuta: haria, haizea,perkusioa eta nohizbenka elektrofonoak.Zuzendariak orkestrako koordinatzailea da .



Ganbara orkestra, orkestra sinfonikoaren atal berberak ditu, baina askoz ere txikiagoa da kopurua.



Jazz orkestra,talde honetan pianoa edo teklatua, haize-zurezko eta metalezko musika-tresnak, perkusioa eta abeslariak parte hartzen dute.
Jazzaren ezaugarriak oso bereziak dira, batez ere erritmo sinkopatuagatik eta bat-batekotasunagatik.




Orkestra modernoak:rock, sanba,pop, bossa nova, etab estiloak adierazteko erabiltzen direnak.
Hauetan, abeslariak, musika tresna elektrofonoak eta perkusiozkoak erabiltzen dira batez ere.


Bandak perkusiozko, haize-zurezko eta metalezko musika-tresnekin osatuta daude.Orkestra sinfonikoa bezala zuzendari bat behar dute.



Errondailak musika folklorikoetan funtzezkoak dira. Musika-tresna herrikoiak erabiltzen dituzte.

lunes, 6 de enero de 2014

Haize-metalezko musika-tresnak


Haize-metalezko musika- tresnek garaiera desberdinak dituzte. Tronpeta altuena da. Gero dator tronpa, jarraian tronboia eta baxuena, Tuba.

Hurrengo adibidean haize-metalezko musika-tresna bat falta da. Zein da?








Entzun hurrengo haize-metalezko laukotea. Zein musika-tresnak dira?